Marea Urdina zeharkaldiko itsas-milia guztiak saldu dira

34 itsas miliak bere jabea dute eta norbaiten omenez igeri egingo dira.

Zerbait originala egiteagatik, 34 itsas miliatan zatitu genuen Marea Urdina eta “simbolikoki” salgai ipini genituen.
Mila hauek hainbat genderengandik erosi dira: parkeko ama, kuadrila, gabonetako kantuan irtendako amak lortutako diruarekin, ikastola, andereño, gabonetako "lagun ikusgaitza", ezagutzen ez dugun gendea,...
Milia bakoitzak du bere jabea eta milia hori norbaiten omenez igeri egingo dugu. Informazio guzti hori milia bakoitzean  duzue jakinmina baduzue.

Ametsetan ere ez genuen imaginatuko denak salduko genituela apirilerako! Mila mila esker gugan jarri dezuen konfidantzagaitik! Zoragarriak zarete! Zuek ere URDIN!

 

Marea Urdina Taldea
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide