Baztartxo jendez goraino, Marea Urdinaren aldeko kontzertuan

Marea Urdina egitasmoa babesteko kontzertu solidarioa izan zen atzo, ostirala, Baztartxo antzokian. Bizkargi dantza eta musika eskolako eta Donostiako musika eskolako ikasleek parte hartu zuten ekitaldian. Enekoitz Martinezek zuzendu zuen kontzertua, eta moldaketak Juanjo Zeberiok egin zituen. Abesbatza zuzentzen, berriz, Maje Larrañaga aritu zen.

Kontzertuan gaur egungo hainbat egileren musika abestu zuten: Ken Zazpi, Zea Mays, Niko Etxart, Juantxo Zeberio, Sorotan Bele... Amaieran, gainera, Marea Urdinaren abestia abestu zuten zuzenean Marea Urdina taldeak.

Argazkiak: Sudupe

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide