Marea Urdinaren abestia

Marea Urdina egitasmoaren abestia publikatu berri dugu! Entzun, abestu eta disfrutatu!

Maitasun handiz eta bihotz-bihotzetik Marea Urdina egitasmoarentzat Olatz, Unai, Iñigo, Atxuilla, Ander, Nekane, Oroith abesbatzako kideak eta gure umeek (zuen umeek) egin duten eta 2noisy Estudioan grabatu den abestia aurkezten dizuegu harro. Entzun, abestu, disfrutatu, deskargatu eta zabaldu ezazue nahi adina! Entzun dadila irratietan, entzun dadila Azkoitiko tabernetan, elkargunean, ludotekan, zaharren egoitzan,...
ZUENA ERE BA DELAKO! MAREA URDINA DENOK BAIT GARA!

*Deskargatzeko aukera gure web orrian duzue Martxoaren 19-tik aurrera.

 

Marea Urdina Taldea
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide