Marea Urdina eta AUTISMOA

Dagoeneko Marea Urdina denok ezagutzen dugu, Marea Urdina itsas zeharkaldi bat baino askoz gehiago da, Marea Urdina Autismoa duten pertsonen alde eta berauen gizarteratzea aldarrikatzeko egitasmoa da. Baina zer da AUTISMOA? Autismoa Garapen Trastornoa da, jaiotzen denetik hil arteko garapen nahastea, hau da, bizitza guztirako da. Autismoa daukan pertsonak, zailtasunak dauzka besteekin harremantzeko, hitz egiteko eta emozioak identifikatzeko. Azpimarratu behar da Autismoaren mundua mundu zabala dela, eta pertsona bakoitzak bere ezaugarri eta garapena daukala. Beraz, ez daude bi Autismo kasu berdin, nahiz eta kasu guztiek ezaugarri amankomunak eduki. Baina nola azalduko diegu gure umeei zer den? Nola jokatu behar dugun/duten? Hona hemen Autismoa era errez batetan azaltzen duen bideo interesgarri bat: "El Viaje de María"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide