Kirola Elkarrekin egitasmoak bere babesa eman zion igandean Marea Urdinari

Helburua: Kirolaren bitartez urritasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzea.

Atzegik antolatutako ‘Kirola Elkarrekin’ jardunaldia ospatu zuten igandean Legazpin. Adimen urritasuna duten pertsonak, urritasun fisikoren bat dutenak nahiz urritasun gabekoak elkarrekin aritu ziren hainbat kiroletan.

400 kirolaritik gora parte hartu zuten ekimenean, aukeran zituzten zazpi kirol ezberdinetan: futbola, sakibaloia, bola jokoa, igeriketa, barruko bizikleta, pala eta mendi martxa. Nola ez guzti hau aurrera eramateko herriko elkarteen babesa ezinbestekoa izan da: Izadi Zaleak, Legazpiko Igeriketa Taldeak, Ilintxa futbol klubak, Legazpiko Gazteak pilota eskolak, Danantzako bolari elkarteak eta Andraitz saskibaloi elkarteak.

Kirola inklusiorako erraminta bezala tresna paregabea dela erakutsi ziguten besteoi, badaukagu zer ikasi, eredua gertu daukagu.

Hori gutxi balitz, ekimenak Marea Urdina-ri  babesa eman zion. Zorionak eta milaesker ATZEGI! Zuek ere URDIN!

Hemen ikusi ditzazkezue argazkiak:

ARGAZKI BILDUMA


Marea Urdina Taldea

 
Gure web orrian informazio gehiago:
Edo gure sare sozialetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide