Azaroko ikastaroen eskaintza prest du Azkoitiko KZguneak

Artxiboko irudi bat.

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea azarorako. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean.

Azkoitiko KZguneak urrian eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Azaroaren 16tik 24ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara.
  • LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 25ean eta 26an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.
  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Azaroaren 29an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Data Studio. Zure datak aztertu
  • Urrunekoa.
  • Hogei ordu.
  • Azaroaren 15etik abenduaren 1era.
  • Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 10ean eta 11n, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 12an eta 15ean, 09:00etatik 11:00etara.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 24an eta 25ean, 09:00etatik 11:00etara.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 12:00etara.
  • Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak.
  • Urrunekoa.
  • Hogei ordu.
  • Azaroaren 15etik abenduaren 1era.
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten.
  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Azaroaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez: