Uztailerako ikastaroak eta zuzeneko hitzaldiak antolatu ditu KZguneak

Uztailean zehar, aurrez aurreko euskarazko lau ikastaro eskainiko ditu KZguneak Azkoitian. Horrez gain, sarean hainbat hitzaldi zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da.

Aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu KZguneak uztailean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hauek dira Azkoitian euskaraz izango diren aurrez aurreko ikastaroak:

  • Android-en mantenu lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
    • Lau ordu
    • Uztailaren 16tik 19ra. 16:00-18:00.
  • Google aplikazioak zure smartphonean
    • Hemezortzi ordu
    • Uztailaren 5etik 15era. 16:00-18:00.
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
    • Lau ordu
    • Uztailaren 20 eta 21. 16:00-18:00
  • BakQ ziurtagiria
    • Bi ordu.
    • Uztailak 30. 16:00-18:00.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Zuzeneko hitzaldiak

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita –ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea–. Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko KZgunearen kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi

Uztailak 6, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Argazkigintza mugikorra

Uztailak 13, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Azken albisteak ezagutu RSSei esker

Uztailak 20, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Doako filmen atariak

Uztailak 27, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Irakuri ikastaroen inguruko informazio gehiago, hemen.