Eman daiteke izena KZgunearen ekaineko ikastaroetan

Ekainean zehar, aurrez aurreko euskarazko sei ikastaro eskainiko ditu KZguneak Azkoitian. Horrez gain, sarean hainbat hitzaldi entzuteko aukera ere izango da.

Aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu KZguneak ekainean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira Azkoitian euskaraz izango diren aurrez aurreko ikastaroak:

  • Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
    • Lau ordu
    • Ekainaren 10etik 11ra. 16:00-18:00.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Hamalau ordu
    • Ekainaren 1etik 9ra. 16:00-18:00.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Hogei ordu
    • Ekainaren 14tik25era. 16:00-18:00
  • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
    • Lau ordu.
    • Ekainaren 28tik 29ra. 16:00-18:00.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
    • Bi ordu.
    • Ekainaren 30ean. 16:00-18:00.
  • Pinteresr. Zure inspirazio iturria
      • Lau ordu.
      • Ekainaren 28tik uztailaren 7ra. 

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Irakuri ikastaroen inguruko informazio gehiago, hemen.