Apirilerako ere zuzeneko hitzaldiak antolatu ditu KZguneak

Datorren hilean ere doako beste hiru hitzaldi jarraitzeko aukera emango du KZguneak Youtubeko bere kanalaren bitartez. 

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko 30 minutuko hitzaldi berriak eskainiko dituzte. Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute beharko, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea baita. Aurretik izena ematea ere ez da beharrezkoa izango.

Apirilerako hiru hitzaldi antolatu ditu KZguneak. Apirilaren 13an, berri faltsuak nola gezurtatu azalduko dute, 12:00etatik 12:30era bitartean. Hitzaldirako esteka, hemen. Apirilaren 20an, berriz, Google kontaktuekin norbere kontaktuak nola sinkronizatu irakatsiko dute. Martxoko bigarren hitzaldia 19:00etan hasi eta 19:30ean amaituko da. Hitzaldirako esteka, hemen. Apirilaren 27an, azkenik, podcast-ak entzuteko aplikazioen eta webguneen berri emango dute hitzaldian. 12:00etatik 12:30era bitartean egingo dute aurkezpena. Hitzaldirako esteka, hemen

Hitzaldi guztiak KZgunearen YouTubeko kanalean geratuko dira grabatuta, gerora ikusi nahi duenarentzat baliagarri. Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago, hemen.