Aurrez aurreko ikastaroak hasiko ditu urrian Azkoitiko KZguneak

Urrian aurrez aurreko hiru ikastaro eskainiko ditu Azkoitiko KZguneak.

Azkoitiko KZgunean Aurrez aurreko ikastaroak hasiko ditu urrian Azkoitiko KZguneak. Besteak beste, Whatsapp bidezko komunikazioa, oinarrizko formakuntza, eta Facebook eta Pinterest bezalako sare sozialen erabilera irakatsiko dituzte urrian zehar. 
 
Interesdunek Azkoitiko KZguneko 943-02 36 19 telefono zenbakira deitu beharko dute edota tutor.azkoitia@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi. 16:00etatik 20:00etara irekiko dute KZguneko bulegoa.