Kamioilariak errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2020ko aza. 22a, 15:47
Juan Luis Zabala.

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Kamioilariak errepidean'.

Bederatzi urte dira Txalaparta argitaletxeak Telezailak liburua argitaratu zuenetik. Katixa Agirre, Irati Jimenez, Goizalde Landabaso, Harkaitz Cano eta Xabier Mendiguren Elizegik telesailei buruz idatzitako testuak biltzen ditu liburuak, Mikel Sotoren hitzaurre batekin. Liburua argitaratu zenerako, telesailak hasiak ziren ordura arte zinemarenak ziren lurraldeak konkistatzen, eta harrezkero horretan jarraitu dute etengabe.

Telesailen gorakada eta birkokatze horren aurretik, telesailen atal bakoitzak istorio independentea kontatu ohi zuen, hasi eta buka, nahiz eta pertsonaiak berberak edo bertsuak izan atal guztietan. Orain, telesailak hainbat ataletan zatitutako film luzeak dira kasu askotan, istorio nagusi bakarrekoak. Horrez gain, inbertsioan, anbizioan, kalitatean, promozioan eta ospean gora egin dute telesailek azken urteotan.

Baina 1960ko hamarkadan jaiotakook nekez ahaztuko ditugun telesail eder askoak ikusteko aukera izan genuen 1970eko hamarkadan. Alderdi askotan oso oso antzekoak ziren bi dauzkat bereziki gogoan: Los camioneros (TVE, 1973-74) eta Movin'on (AEBetan, NBC, 1974-1976; Espainian eta Hego Euskal Herrian, En ruta, TVE, 1974-1976).

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide