Kritikatzea erraza da

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: "Kritikatzea erraza da".

Esaerak dio kritikatzea erraza dela. Eta hala da. Egia galanta! Gauzak ondo egitea baino errazagoa bai behintzat, hamarretik bederatzitan. Eta askotan datu guztien berri jakin gabe egiten ditugu kritikak kanpotik, taberna-zuloko futbolzale hooligan sutsuen ereduari jarraituz. Alde horretatik begiratuta, guztiz ulergarriak, zuzenak eta sinesgarriak dira Odile Kruzetak joan den igandeko BERRIAko Ahomentan atalean, Xabier Lasarekin elkartuta egin zioten elkarrizketan, esandako hitzak: «Badago beste kasu bat, ondo ulertzen dudana: kanpotik gertaera objektibo batzuk ikusten dituzu, horren aurrean zuk esaten duzu beste hau gertatzen dela, suposizio bat egiten duzu... Eta nik barrutik badakit hori ez dela horrela. Jende bati kritikaren mezua geldituko zaio, nik badakit gauzak ez direla horrela...». Nori ez zaio egokitu inoiz antzeko egoera bat bizitzea, horrek sentiarazten duen ezintasunarekin?

'Berria'-n argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik