Izpiak eta hizkiak

Bizi natura, baina horrela ez!

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2023ko urt. 9a, 06:45

Javier Beristainek abenduko Maxixatzen aldizkariko 'Izpiak eta hizkiak' atalerako egindako ekarpena: 'Bizi natura, baina horrela ez!'

Argazkia Aittolako pagadian ateratakoa da, bidetik gertu, baina mendi-mendian. Mendietara hurbiltzeko gehienok erabili izan dugu autoa noiz edo noiz. Hurbiltzeko bakarrik, ordea. Dirudienez, honek ez du ondo ulertzen hurbildu hitzaren esanahia eta pagadi barru- barruraino sartu zen, zaldiei bidea oztopatuz eta niri argazki polit bat ateratzeko aukera zapuztuz.

Gure etxean esan ohi den bezala: "Ze nezesidade!".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide