Izpiak eta hizkiak

Egiaren ederra

Erabiltzailearen aurpegia Jon Andoni Martin 2022ko api. 30a, 09:00

Jon Andoni Martinek –argazkia– eta Aitor Arrutik –testua– martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' ekarpena: 'Egiaren ederra'.

Egia-osteko garai hauetan, hitzaren kotizazioa beherantz doa Balioen Merkatuan. Irudia, aldiz, gero eta balio handiagokoa da. Nahi den moduko itxura ematea da orain kontua, egiazkoa izan ala ez.

Hala, benetako zerbait aurkitzeak hunkitu egiten gaitu, ez baita ohikoa. Argazkiko irudia bezala; ezohikoa da, eta edertasuna dario egiaz, on egiten digun egiaren ederra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide