Antzerki zikloa Matadeixen

Kaixo denoi;

Matadeiko antzerki zikloa dela eta apirilean ere izango dugu herrian antzerkia ikusteko aukera.

Antzerki zikloa martxoan hasi zen, eta ekainean amaituko da. Horrenbestean, antzerkizaleok badugu non gozatu.

Hemen ba apirileko aukera:

 

Apirilak 15- Nahaste Borras Tri antzerki ikuskizuna

Apirilak 22- Ispiluan antzerki ikuskizuna

Ispiluan Aldatzen laguntzen  (60 minutu)

 

Bikote baten erlazioa. Gaur egungo bizitzan gure gizarteak gugan eta gure bikote bizitzan duen eragina. Gizarteak markatzen dizkigun arauei nola aurre egiten diegun eta nola presionatzen digutenaren inguruko gogoetak dira. Bikoteek arazo horiei nola aurre egiten dieten edo arazoekin batera bizitzan aurrera jarraitzen duten.

Bikoteetan arazoetaz hitz eginez gero askotan erabaki gordinak hartzen ditugulako, eta bizipen gogorrak bizi behar izaten ditugulako.

Gure nahia jendeak bizitzean zehar hausnarketa sakona egitea da.

Ispilua antzezlana euskaraz da, eta bi aktorek hartzen dute parte. Gidoia taldeak berak sortua da.