Iraurgi abesbatzak atzeratu egingo du rifen zozketa

Maiatzaren 3an ziren zozketa egiteakoak, baina atzeratzea erabaki dute. Salbuespen egoera bukatzean jakinaraziko dute noiz egingo duten zozketa.

Urtero egin ohi duen moduan, aurten ere rifak atera ditu Iraurgi abesbatzak. Berez, maiatzen 3an ziren rifa horien zozketa egitekoak, baina koronabirusak eragindako salbuespen egoeragatik, zozketa eguna atzeratzea erabaki dute. Egoera normaltasunera iritsi bezain laster jakinaraziko dute noiz egingo dute zozketa.