Itoko gara

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Elezgarai 2023ko aza. 5a, 10:00

Imanol Elezgaraik urriko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Itoko gara'

Egun, kanpotar kuriosorik etorriko balitzaigu Azkoitira euskararen inguruan galdezka, bularra puzturik kontatuko genioke gure izaeraren oinarri dela. Herri hau euskararen arnasgune dela eta euskaraz zoriontsu bizi garela denok anai artean, Disneyko film baten amaieran bageunde bezala. Ondoren, baina, mutiko kuadrilla bat pasatuko litzaiguke albotik, espainol dotorean nork daki zein youtuberren azken bideoa edota Kings Leagueko jokaldirik onenak komentatzen. Eta errealitateak astelehen goizeko iratzargailuak baino gogorrago kolpatuko gintuzke.

Identitatea izateari utzi dio, beste hizkuntzek, antza, mundura zabaltzeko ematen duten aukeraren prezioan. Gure buruaz dugun irudiak gure hitzak mututzen ditu, eta ez gara zein hizkuntzatan mintzo diren entzuteko gai. Gazteen egungo mintzaera argazki bat da, ekografia baten antzera, etorriko denaren irudia erakusten diguna. Izaera definitzen duen elementu izaera berreskuratu beharra dago. Ikastetxeetan, komunitateak sortutako egitasmoetan, kulturatik, mundura zabaltzeko eta ezagutzeko begirada euskalduna errekuperatzeko; edo itoko gara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide