Herrixen elkarteak hogei otarre zozkatuko ditu Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2022ko abe. 12a, 10:23
Rural Kutxaren erakusleihoan daude ikusgai otarreak.
Hilaren 20ra bitartean erosketak Azkoitia txartelarekin egiten dituztenen herritarren artean egingo dute hogei otarreren zozketa.

Martxan da Herrixen merkatari elkartearen Gabonetako kanpaina. Abenduaren 20ra bitartean, Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituzten herritarrak hogei otarreren zozketan sartuko dira. Otarreak Rural Kutxaren erakusleihoan daude dagoeneko ikusgai, eta sarituek handik pasatu beharko dute saria jasotzera, saritua izan den txartelarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide