Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren zita ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2017ko mar. 8a, 10:18

Otsailaren 3an eman zitzaion Herriartekoari hasiera, eta ostiral honetan izango da Azkoitiko bigarren saioa.

 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak lau talde osatu ditu Herriartekoan parte hartzeko, eta tartean Azkoitiko bi. Otsailaren 3an eman zitzaion hasiera Zurt tabernan, eta ostiral honetan izango da Azkoitiko bigarren saioa. Erniarraitz 2 taldea arituko da Txingudi 1 (Irun) taldearen aurka. 

Saioa gaueko 22:30ean hasiko da Koxka tabernan eta etxeko taldetik Iñaki Tolosa, Jokin Sudupe "Pio" eta Asier Garate "Txibilter" arituko dira kantuan, gai-jartzaile lanetan berriz Jokin Landa.

Parte hartuko duten bi taldeek aurretik beste saio bana egin dute Ereñotzuko taldearekin, beraz, ostiraleko saio honetan erabakiko da hiruko multzo honetatik zein talde pasako den Herriartekoko bigarren fasera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide