Prekarietateak hiltzen gaitu!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2017ko ots. 16a, 21:50

Ibarmia enpresan lan istripu baten ondorioz hildako langilearen heriotza salatzekoPrekarietateak hiltzen gaitu lemapean honako ekintza hau egin du Ernaik enpresaren ate aurrean:

Aurten hirugarren langilea sistema kapitalistak erailtzen duena. Hirugarren langilea bi hilabete eskasetan. Pasaden urtean 54 langile hil zituzten.

Badirudi jada ohitu egin garela albistegietan titular bera irakurtzeaz. Segidan dudak sortzen dira. Zergatik izango zen? Nola? Noren errua? Galderak galderen atzetik botata amorrua eta inpotentziaren azken puntura heltzeraino.

Esplotazioan oinarritzen den sistema da kapitalismoa. Patronalaren poltsikoak geroz eta mardulagoak izateko diseinaturiko sistema. Langileok erruleta errusiarrean bueltaka. Ea hurrengo istripua non den, ea nor den zerrendako hurrena.

Hona hemen Ernaik egindako irakurketa Ibarmiako langilearen heriotzaren ondorengo egunetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide