Bertsoa paperean

Ikasturte bukaera

Erniarraitzeko gaztetxoak, bertsotan. (Anartz Izagirre)

Eneritz Artetxe Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak ekaineko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Ikasturte bukaera'.

  • Gaia: Ikasturte bukaera
  • Doinua: Erreguetan ari nintzela

Bertsolaritza ezagutu ta
ikasteko borondatez
zenbat gazteri esan diegun
"gugana anima zaitez!"
doinu berriez, gai desberdinez
neurriz ta errima katez
ederki asko aritu dira
beste ikasturte batez.


Maiatzarekin batera heldu
denez kurtso bukaera
Erniarraitzen ere bagoaz
deskantsu pixkat hartzera
zatoz berriro bertso eskolara
irailetikan aurrera
eta udako hilabetetan
plazan elkartuko gera!