'Policia municipal, ¿digame?'

Azaroko Maxixatzen aldizkarirako Eneritz Artetxek egindako bertsoa: 'Policia municipal, ¿digame?'.

Gaia: 'Policia municipal, ¿digame?'.

Doinua: Egunsenti batean.

 

Ikasleku oso ona

delako Arkaute

pistolez eta borrez

hainbeste apunte

hartu arren lanean

herren dihardute

sarri asko erderaz

egiten digute

ze udaltzain klase diren

jakin nahiko nuke

herritarren hizkuntza

zaintzen ez badute.

 

 

Kontrolak gazteleraz,

nolako nibela,

telefonoz deituta

erantzun ustela:

“policía municipal,

dígame?”, horrela

lana hobeto egin

balute bezela

zuek egin euskaraz

beti dena dela

ahaztu ez daitezen

Azkoitin daudela.