Lide Amilibia sailburuordeak eta Maite Peña diputatuak zaintza ereduaren eraldaketa izan dute hizpide Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2024ko mar. 26a, 08:17

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, Lide Amilibia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua den Maite Peña Azkoitian izan ziren atzo, EAJk antolatu duen gizarte politiken inguruko topaketan.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua den Maite Peña izan genituen atzo Azkoitian, EAJk antolatu duen gizarte politiken inguruko topaketan. Euskadik zaintza eredu propio baterantz bidea hartua duen honetan, zainketa-ereduaren oinarriak partekatu dituzte, zaintza pertsonalizatuan eta komunitarioan azpimarra jarrita.

Zerbitzuak etengabe egokitzen eta arreta emateko modu berriak aztertzen jarraitzearen garrantziaz hitz egin da, “etxean ez bada, etxean bezala” egon ahal izatea ahalbidetuz.

Peñak gogorarazi du Gipuzkoan egoitzetako plazen %90 publikoak direla. 

Zaintza helduleku asko dituen gaia da, eta gizarte gisa, nahi gabeko bakardadeari aurre egitea da beste erronketako bat. Guzti hori eta gehiago jorratu dute erakundeetako ordezkariek, EAJk antolatu duen solasaldi informalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide