Posta bidezko botoa Batzokian eman daiteke

Astelehenetik ostegunera bitartean dago aukera Batzokian posta bidezko botoa emateko.

Azkoitiko EAJ-PNVk posta bidezko botoa emateko aukera jarri du Batzokian. Astelehenetik ostegunera bitartean goizez zein arratsaldez egongo da botoa postaz bidaltzeko aukera. Goizez, 10:30etik 12:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 18:00etara egongo dira irekita Batzokiko ateak. Halaber, 663 55 51 27 telefono zenbakira ere dei daiteke informazio gehiago lortzeko.