Dantza Sueltoko Txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko ira. 5a, 17:09

Dantza Suelto Txapelketen saioak aurrera doaz, aurreko asteburuan Donostian ospatu zen txapelketan 10 bikote izan genituen lehian eta Bizkargi Musika eta Dantza eskolako bi bikoteak bertan aritu ziren. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun 4. sailkatu ziren eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala 8.ak izan ziren. Astelehenean berriz Zarauzko Euskal astearen barruan ospatu zen txapelketa Zarautzen. Bertan 11 bikote izan genituen lehian eta Laura Bastida eta Ekain Uzkudun 3.ak izan ziren sailkapenean. Nora Aizpuru eta Iker Zabala berriz 7. postuan sailkatu ziren.

Hurrengo saioa larunbatean izango dute Bergaran. Animo laukote, hartu indarrak eta aurrera!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide