2023-24 Ikasturtearen hasiera, irailaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko abu. 24a, 12:59

Irailaren 7an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2023-24ko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte). Musika Tailerrak: (3-6 urte) Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Abesbatza – Euskal Dantza
Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Gitarra Jazz, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu. Helduentzako: Euskal Dantza eta Musika Tailerrak. Irailaren 6arte aukera izango da matrikula egiteko, baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez egin daiteke: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.

IRAILAREN 1etik 5arte IDAZKARITZA irekita egongo da, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 4:00etatik 6:00etara.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide