Ekainak 20: Entzunaldia Elkarguneko “Oteiza” aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko eka. 14a, 19:09

Datorren asteartean, ekainaren 20an, arratsaldeko 6:30etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako instrumentu ezberdinetako ikasleek Entzunaldia eskainiko dute. Zehazki, pianoa, akordeoia, bonbardinoa, flauta eta klarinetea izango ditugu entzungai. Musika-saio hau ikasturte honetako azken hiruhilekoan egiten diren jardueren artean antolatu da. Oraingo honetan, erdi mailako ikasleek parte hartuko dute eta horien artean Itxaso Alberdi ikasle ohia izango dugu, une honetan Donostiako Kontserbatorioan musika ikasketak jarraitzen ari dena.
Estilo ezberdinetako musika entzun ahal izango dugu, bakarlariak eta baita bikote eta hirukotea ere izango ditugu bertan. Hona hemen egitaraua:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide