Bizkargi eskolako piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute ostiralean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko abe. 13a, 13:06

18:30ean hasiko da emanaldia Elkarguneko Oteiza aretoan, eta saio irekia denez, herritar orok izango du aretora joan eta emanaldia entzuteko aukera. Guztira, hamazazpi abesti eskainiko dituzte piano ikasleek.

Ostiralean, abenduak 16, Bizkargi musika eta dantza eskolako piano ikasleek lehen hiruhileko entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta herritar orok izango du kontzertua ikustera joateko aukera.

Guztira, hamazazpi piano ikaslek eskainiko dute entzunaldia, eta banaka, beste horrenbeste abesti eskainiko dituzte. Besteak beste, Firefly Waltz, Hitzik gabeko kanta, Larunbateko boogia, Lau teilatu, Copper Penny Rag, Perfect, Sonatina den Do eta La disputa abestiak eskainiko dituzte jendaurrean.

Hona hemen egitaraua osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide