Bizkargi eskolako ikasleen entzunaldia izango da bihar Elkargunean

18:30ean hasiko da emanaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan. Guztira, hamar abesti eskainiko dituzte biolin, klarinete, piano eta akordeoi ikasleek.

Bihar, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako instrumentu ikasleek entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta bederatzi ikaslek parte hartuko dute. Horiek guztiek hamar abesti interpretatuko dituzte bederatzi txandatan banatuta. Hain zuzen, klarinete, piano eta akordeoi ikasleak ariko dira jendaurrean.

Hona hemen biharko egitaraua:

  1. Biolina: Oihan Elorza (Minuetto)
  2. Klarinete bikotea: Alba Zabala eta Marta Olariaga (Paradise eta La vie en rose)
  3. Biolina: Maria Juaristi (Xalbadorren heriotzean)
  4. Akordeoia: Oier Macho (Inbentzioa-DoM)
  5. Pianoa: Marina Zubizarreta (Nos volveremos a ver)
  6. Biolina: Nora Uria (Watz 2)
  7. Pianoa: June Garmendia (Ameliren balsa)
  8. Biolina: Joxemari Larrañaga (Sonata)
  9. Biolin bikotea: Joxemari Larrañaga eta Nora Uria (Errefuxiatuarena)