Bizkargi eskolako piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute ostiralean

18:30ean izango da emanaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan. Sarrera doakoa izango da herritar ororentzat.

Datorren ostiralean, martxoak 25, Bizkargi musika eta dantza eskolako piano ikasleek bigarren hiruhileko bigarren entzunaldia eskainiko dute. 18:30ean izango da saioa, Elkarguneko Oteiza aretoan. Guztira 11 ikaslek parte hartuko dute entzunaldian, eta honako abestiak eskainiko dituzte: Xalbadorren heriotzean, Shalow, Osteguna, Sophisticated Rad, Balada para Adelina, Falling slowly, Solo en casa, Amelien balsa, A million dreams, Chihiroren bidaia eta Wake me up when September ends

Hona hemen egitaraua osorik.