Musika tresna ezberdinen aurkezpen saioak, iruditan

Hona hemen musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko saioen argazkiak. Musika Eskolako 6-7 urte bitarteko haurrek hainbat musika tresna frogatzeko saioak antolatu ditugu. Saio horiekin urtarrilaren 25ean hasi ginen, eta ikasleek aukera izan dute musika tresna ezberdinak ezagutzeko eta frogatzeko. Hala nola, perkusiozko instrumentuak, zeharkako flauta, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, panderoa eta bateria.