Haurren sexualitateari buruzko hitzaldia emango du Itziar Rosado gaian adituak

Sexualitatea gaitzat hartuta hitzaldia antolatu du Bizilorek. Itziar Rosado izango da hizlaria, eta honako galdera hauei erantzungo die, besteak beste: Noiz hasten da bizitza sexuala? Kili kiliak hala masturbazioa? Ona al da hain gazterik masturbatzea? Zer egin beharko nuke guraso bezala horrelako egoeretan?

Hitzaldia Elkargunean izango da datorren asteartean, urriak 20, 18:00etan, eta sarrera debalde izango da.

 

Rosado aditua da haurren garapenean: besteak beste, 0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko Pikler-Reggio Emilian formatua da, Giza Sistemen Ekologian eta Kriantza ekologikoan aditua da, Psikomotrizista erlazionala da eta Haur Hezkuntzan diplomatua ere bada.