2017/04/02 19:00

Matadeixe | Azkoitia | Emanaldia

"Esto lo cambia todo" dokumentala

19:00

4 urtetan zehar: 211 egunetan, 9 herrialdetan eta 5 kontinentetan grabatua. Honek dena aldatzen du (This Changes Everything) klima aldaketaren erronka berrimaginatzeko saiakera epikoa da. Naomi Klein idazlearen This Changes Everything ez-fikziozko nazioarteko best-sellerrean inspiratuta dago.

Pelikulak 7 komunitatetako argazkiak aurkezten ditu: Montanako Powder ibai arrotik Albertako Goi Lurretaraino, Indiako hegoaldeko kostatik Pekineraino. Borroka-istorio horiekin elkarlotuta dago Kleinen narrazioa, airean dagoen karbonoa bertan jarri zuen sistema ekonomikoarekin lotuz.

Dokumentalean zehar, Kleinek bere ideiarik eztabaidagarriena eta hunkigarriena eraikitzen du: klima aldaketaren egungo krisi existentziala aprobetxatu dezakegula porrot egin duen gure sistema ekonomikoa guztiz hobeago den beste zerbaitetan bilakatzeko.

- Jatorrizko izenburua: This Changes Everything - Urtea: 2015 - Iraupena: 89 min. - Herrialdea: Estatu Batuak - Zuzendaria: Avi Lewis - Gidoia: Naomi Klein - Musika: David Wall, Adam B. White - Argazkia: Mark Ellam - Webgune ofiziala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa