Bertsoa paperean

COVID ziurtagiria

Asier Garate Alkorta Erniarraitzeko kideak urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'COVID ziurtagiria'.

Azken urtean txertaketaren

kanpaina digute saldu

gutako askok esango dute

honek zentzurik ba al du?

Nahiz ta goikoek eman beharreko

pausoak garbi azaldu

ziurtagiria eskatu arren

hemen inor ez da salbu.

 

Azkeneko bi urte hauetan

hainbat olatu ta laino

batzui burua iritsi zaie

ia-ia zoratzeraino

txertoarekin hemen jendeak

badauka hainbat engaino

derrigortzea ez al zen hobe

lege hau jartzea baino?