Bertsoak

Neure gogoetak

Martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Neure gogoetak'.

Gaia: Neure gogoetak

Doinua: Aita izena kanta beharra

 

Animalien inguruan dut

bizi osoa igaro

ustekabean bihurtzen gara

ia beraien esklabo

ta jendearen gaizki esanez

ja kokoteraino nago

eta uste dut kontu honetan

nahastu direla zeharo

beraiek maite ote dituzte

dauzkanak baino gehiago.

 

Entzuna daukat gure arbasoek

nola hezitzen zituzten

ta orain berriz bizitzen ere

ia ez digute uzten

aspaldi hontan kontrako esanak

dexente ari dira puzten

eta tamalez ilunpe hontan

argirik ez dut ikusten

ez dituztenak ari baitira

nola eduki erakusten.