Izpiak eta hizkiak

Pandemiako haizeak

Amaia Garatek uztaileko Maxixatzen aldizkariko 'Izpiak eta hizkiak' atalerako egindako ekarpena: 'Pandemiako haizeak'.

2020ko maiatzaren 5a. Pandemia garaia. Orain dela bi urte pasa. Guztiok zintzo 20:00ak iritsi arte etxean zain egoten ginenekoa. Atzera begira, urruti ikusten dugu eta sinesgaitza dirudi. Erraz ahaztu zaigu iluntzen zuenean nola joaten ginen kalera, batzuk oinez, beste batzuk bizikletan eta beste batzuk hegan. Eskerrak Kattalinek argitzen zituen gure gauak bete-bete zegoenean.