Izpiak eta hizkiak

Makalak

Amaia Garatek otsaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako Izpiak eta hizkiak ekarpena: 'Makalak'.

Badago zuhaitz bat gezurra esaten duena, plataneroa izenez baina platanorik gabe dabilena. Eta makala dugu bestea garaietan garaiena, makal izena izan arren azkarrena hazten dena.

Tapatu zuten mendia, gora ta gora azkenean. Udaberrian zein udan, ezin ikusi daitekeenean. Eskerrak behintzat udazkenean, hostorik gabe daudenean, antzeman dezakegun oraindik gure Kakute atzean.