Maiatzari jolasean ekin diote Alai Batzan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mai. 3a, 08:23

Ostiralean eta larunbatean hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten Alai Batzako kideek.

Bagoaz aurrera, eta pixkanaka-pixkanaka maiatzera iritsi gara. Gure ikasturtearen amaiera ere gertu dago. Baina, azken asteak aprobetxatuko ditugu.

Ostiralean, LH5koek, DBH1koek, DBH2koek eta DBH3koek ADS taldeak izan zituzten. Hasieran jolas dibertigarri bat egin genuen, eta, ondoren, taldeetan gelara joan eta gai baten inguruan hitz egin eta hausnartu genuen.

Larunbatean, aldiz, LH4koek eta LH6koek Alai Batzan parte hartzeko aukera izan zuten. Aste honetan jolas berriak egin genituen eta konoekin eta koloretako uztailekin oso ondo pasa genuen korrika eginez, gure punteria probatzen, gorputza mugitzen…

Datorren astean itzuliko gara! Bitartean aste ona izan eta zaindu!

Ikusi argazki guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide