Beste asteburu dibertigarri bat Alai Batzan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko api. 26a, 09:12

Ostiralean eta larunbatean askotariko jolasak egin zituzten Alai Batzakoek.

Kaixo, guztioi:

Pasa dugu beste asteburu dibertigarri bat Alai Batzan. Ostiralean, giro ona lagun, LH6koek ADS taldeak izan zituzten, eta iluntzean, DBH2 eta 3koek Gazte Klubean jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Patioan zehar oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasetan.

Larunbatean ere, modu berean, LH5 eta DBH1koek Alai Batzan ederki pasa zuten elkarrekin. Jolas ezberdinetan parte hartu zuten eta arratsaldeari ukitu dibertigarri eta alai bat eman zioten.

Datorren astean ere ekintzak izango ditugu, bai ostiralean eta bai larunbatean. Bitartean, aste ona izan eta zaindu!

Honako lotura honetan ikus daitezke argazki guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide