Otsailaren 26a eta 27a

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mar. 1a, 09:54

Asteburuan askotariko ekintzak egin dituzte Alai Batzako haur eta gaztetxoek, eta otsaila behar bezala amaitu dute.

Kaixo, kaixo!

Eman diogu amaiera otsailari! Ikasturtea badoa aurrera eta gure ekintzak ere bai. Ostiralean, LH6koek ADS taldeak izan zituzten; DBH2koek eta DBH3koek, berriz, Gazte Kluban Hi Selfie jolas dibertigarriaz gozatzeko aukera izan zuten. Bikain pasa zuten.

Larunbatean, aldiz, LH5ekoek eta DBH1ekoek Alai Batzako jolas ezberdinetan parte hartu zuten, eta arratsalde eguzkitsuari umore eta alaitasun giroa eman zioten. Zer ondo ari garen pasatzen astebururo.

Datorren astean ere ohiko ordutegi eta egunetan itzuliko gara. Aste ona izan!

Honako lotura honetan ikus daitezke asteburuko argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide