Agerraldia egingo dute bihar Oletan ere ez!, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek Azpeitian

12.30ean egingo dute prentsaurrekoa Azpeitiko Azoka Plazan. Buruzai eta Piaspe proiektuen inguruan izandako albisteen aurrean, kezka agertu dute Oletan ere ez!, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek. 

Azken egunetan Buruzai eta Piaspe proiektuen inguruan izan ditugun albiste kezkagarriak tarteko, Oletan ere ez!, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeok bihar, hilak 23, agerraldia egingo dugu Azpeitiko Azoka Plazan, 12:30ean hasita.

Eskainiko dugun agerraldira azaltzeko gonbita luzatzen dizuegu. Gaiak duen garrantzia ikusita, bertan ikusiko garelakoan elkar.

Mendietan zentral eolikorik ez!