Oletako egunez, mendietan zentral eolikoak ez eraikitzeko aldarria

Oletako egunean, Oletan ere ez! taldekoen aldarria.

Gaur Trinitate egunez, Oletako eguna ospatu dute. Oletan ere ez! taldekook hara eraman dugu gure aldarria; alegia, zentral eolikorik ez dugula nahi ez Oletan ezta beste mendietan ere.

Oletako egunez, mendietan zentral eolikoak ez eraikitzeko aldarriarekin pankartak jarri ditugu Oletan ere ez! taldekook. Horrez gainera, kamisetak saltzeko postu bat ere jarri dugu Oletan. Aurtengoa azkenengo erromeria izango al da Oletan?