Maiatzaren Lehenean egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Astelehenean, Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki! lelopean Iruñean egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Azpeitiko Haginpe tabernan jarri dute izen-emate zerrenda.

Kontseilu Sozialistek manifestazioa deitu dute Maiatzaren Lehenerako, astelehena. Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki! lelopean mobilizatuko dira Iruñean. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du Urola Kosta eskualdean. Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik igaroko da autobusa, hurrenez hurren.

Haginpe tabernan eman daiteke bidaia autobusean egiteko izena. Gainera, Azkoitian, Eroski txikiaren pareko autobus geralekuan hartu beharko da autobusa astelehenean, 10:15ean.