Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Bizikleten aparkalekua kendu dute"

Barrakak jarri dituztenean kendu dute bizikletak uzteko gunea. (Utzitakoa)

A.G. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da barrakak jarri dituzten gunean bizikletak aparkatzeko lekua kendu dutelako. Era berean, bizikletak uzteko leku gehiago eskatu ditu hark. Hona hemen haren kexa:

"Bizikleten aparkalekua kendu dute Trenbidearen Zumardian, eta ez dute ezer jarri haren ordez. Gainera, herrian ez dago inolako lekurik prestatuta bizikletak aparkatzeko. Non utzi behar ditugu gure bizikletak? Farolari lotuta?"