Eskualdatze atala Iraurgi Berritzenen webgune berrian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko api. 24a, 11:30

Iraurgi Berritzenek webgune berria garatu du, eta bertan, merkataritza arloak ere presentzia du.

Iraurgi Berritzenek webgune berria garatu du, eta arreta berezia jarri du merkataritza arloan ere. Eduki horren barnean, eskualdatzeari dagokion atala ere sortu dute, eta helburua eskualdatze egoeran dauden establezimendu eta negozio txikientzat erakusleiho bat izatea da. 

Beraz, ondorengo bizpahiru urteren barruan negozioa eskualdatzea aurreikusten duenak aukera izango du bere konfiantzazko eragilearekin, merkatari elkartearekin edota Iraurgi Berritzenekin harremanetan jartzeko. Egin ikusgarri zure establezimendua, eman aukera bat, posible da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide