Iraurgi Berritzenek web ataria berritu du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko mar. 8a, 11:14

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak web ataria berritu du eta hainbat berrikuntzekin dator.

 Zerbitzuen erabiltzaileei nabigazioa errazteko dituen bide berriak eta agentziaren aktualitatea zabaltzeko agenda eta berrien atalak dira berrikuntza nagusienak. Izan herritar edo enpresa, helburua nabigazioa erraztu eta herritarrei agentziaren berri ematea da.

Webgunea bi zati nagusitan banatzen da. Alde batetik, herritarrentzako zerbitzuak eskaintzen dira, eta atal honen bidez, herritarrek, ekintzailetza, enplegu, edota turismo arlotik eskaintzen diren zerbitzuen edota eskualdeko lan eskaintzen eta eskualdatzeen inguruko informazioa lortu ahal izango dute, besteak beste. Teknikariekin harremanetan jartzeko bideak ere errazten dira bertan.

Eta bestalde, enpresentzat eskaintzen diren zerbitzuak jartzen dira fokuan, bertan, diru laguntza, negozio txiki eta berrien kontsolidazio, lan eskaintza, praktika, gradu amaierako proiektu edota prestakuntza dualerako bitartekaritza eta beste hainbat zerbitzu eskainirik. 

Hau eta askoz gehiago aurkitu ahal izango duzue webgune berrian. Egin klik hobekuntzak ikusteko! www.iraurgiberritzen.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide