Azkoitia Baik apirileko ohiko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko api. 24a, 18:49

Udalbatzar honetan, gehiegi ez luzatzeko ez dugu aurre azalpenik eman, baina herritarrei azaltzea ezinbestekoa deritzogunez, bi zatitan argitaratu dugu oraingoan; batetik, informazioa, eta bestetik, udalbatzarrean esandakoa. Besterik gabe, hilero bezala, hona hemen Azkoitia Bairen azalpenak eta bozkak.

1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

Ados.

2. Azkoitiko Arau Subsidiarioetako 26 HE Oinartxo esparruaren Plan Partzialaren 3. aldaketaren behin betiko onespena.

  • Informazioa: Urolako industrialdeak, UISAk kudeatzen ditu industrialde horretako pabiloiak, eta herritar horiek beraiek ireki nahi zuten gimnasiorako pabiloi bat alokatu nahia agertu zuten. Udaletxera etorri ziren erabilera baimena eskatzera, baina hemen pabiloi horien erabilera bezala gimnasioarena ez zegoen aurreikusita.
  • Udalbatzarrean esandakoa: Horrelako gimnasioak/kirol zentroak nahiko modan jartzean ari dira, eta beste industrialde batzuetan ere ireki dituzte. Lurralde batzordean gure baiezkoa eman genion, ez geniolako erabilera honi arazorik ikusten, eta gaur ere behin betikoz onartu dadin, berandu samar gabiltzala aipatuz, gure aldeko bozka emango diogu.

3. Aurrekontuari buruzko informazioa.

4. Galde-erreguak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide