Eskela

Maria Carmen Larrañaga Arenas

-Goian bego-

Atzo hil zen, 84 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere anai-arrebak: Rosario (†), Angelita (†) eta Julio Alberdi (†), Teofila (†), Jose (†) eta Rosita Sudupe (†), Narcisa (†), Vicenta (†) eta Simeon Aguirre (†), Tere eta Carmelo Iturralde, Anton eta Marilu Elorza, Make eta Iñaki Lizarralde; zaintzaileak: Rosita, Mª Angeles, Valeska eta Alba; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko AMA BIRJINAREN JASOKUNDEKO parroki elizan, gorputza bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2024ko otsailaren 18an

OHARRAK: Hilbeila, BIHAR, ASTELEHENA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Errosario Santua arratsaldeko 18:45ean elizan bertan errezatuko da.

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Maxixatzenen 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Maxixatzenen bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.