KZguneak prest dauka maiatzeko ikastaro eskaintza

Iraia Oteiza 2024ko api. 24a, 12:46

30 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azkoitiko KZgunean prest dute maiatzeko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 30 ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira apirilean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Ikas ezazu ShotCut-ekin bideoak ukitzen
    • Urrunekoa.
    • 40 ordu.
    • Maiatzaren 6tik ekainaren 5era.
  • YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 9an eta 10ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 28an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Sortu zure e-mail marketin kanpainak
    • Urrunekoa.
    • 20 ordu.
    • Maiatzaren 13tik 29ra.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide