'Pájaros' eta 'Dragoi jagolea' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko api. 24a, 09:45
'Dragoi jagolea' filmeko irudi bat.

'Pájaros' igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako euskarazko 'Dragoi jagolea' filma, berriz, igande arratsaldean. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan 'Pontx pailazoak 'Gelara!' ikuskizuna taularatuko duelako Baztartxon.

Datozen egunetan Pájaros eta Dragoi jagolea filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Pájaros filma bi egunetan ikusteko aukera izango da: igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako euskarazko Dragoi jagolea filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Pontx pailazoak Gelara! haurrentzako ikuskizuna eskainiko duelako Baztartxo antzokian, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Pájaros:

Dragoi jagolea:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide